Atari Bizi lehiaketaren edizio berria, Villabonako balkoi ederrenak saritzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

Atari Bizi lehiaketa abiarazi du aurten ere Udaleko Ingurumen sailak. Ekimen honen helburua da landarez apaindutako balkoi eta leihoak saritzea, hau da, herria edertzeko eta biodibertsitateari laguntzeko herritarrek egindako ahalegina aitortzea.

Datozen egunetan, beraz, epaimahaiko kideak herriko kaleetan zehar ibiliko dira balkoi eta leihoak aztertzen eta baloratzen. Ebaluazioan epaimahaiak hainbat alderdi hartuko ditu kontuan, hala nola balkoietako landareak, horien apaingarritasuna, bioaniztasunari egiten dioten ekarpena, itxura eta originaltasuna baloratuko dituzte.

Atari Bizi lehiaketak hiru balkoi edo leiho nabarmenenak sarituko ditu. Lehenengo irabazleak Itzalpe jatetxean otordu bat eta 150 euro jasoko ditu herriko saltokietan gastatzeko. Bigarren sailkatuak 100 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak 85 euro, udalerriko establezimenduetan erosketak egiteko.

Sari banaketa uztailaren 25ean izango da, Santio jaien baitan egiten den ohiko soka-dantzaren ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!