Gaur eguerdian, Beatriz Unzue alkateak eta herriko merkatari talde batek kanpaina hau aurkeztu dute garai bateko argazkia duen Erreboteko plazan kokatzen den erakusleihoetako baten aurrean.
Ekimen honen helburua ez da kaleak bisualki dinamizatzea bakarrik, herriko merkataritza sustatzea, herriko memoria historikoa berreskuratzea eta herritarren eta merkataritzaren arteko lotura emozionala indartzea ere lortu nahi da. Alegia, gure herria historikoki merkataritza herria izan dela eta horrela jarraitu nahi duela ikusarazi nahi da .
Kanpaina honetarako inprimaketa lanak Imanol Echeverriak egin ditu, eta guztira, Udalak, 1.100 euro bideratu ditu. Aipatzekoa da erabili diren argazki zaharrak udal artxibotik atera direla.
Udalak herritarrei dei egiten die erakusleihoetara hurbiltzeko eta, irudi horien bidez, herriko merkataritzaren bilakaera gogoratzeko. Eta nola ez, erosketak gure herrian, Villabonan, egiteak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du.