Uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntza eskatzeko epea: abuztuaren 25etik irailaren 12ra

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko abuztuaren 21a

Uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrentzat dirulaguntzak eskainiko ditu aurten ere Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak.

Astelehenean, abuztuaren 25ean, irekiko da eskaera egiteko epea eta irailaren 12ko 14:00etan amaituko da. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan edo erregistro elektronikoaren bitartez egin behar da eskaera.

Dirulaguntza hauek eskatzeko baldintzak

• Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
• Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
• Bizikidetza-unitatearen erreferentzi gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokion informazioa.
• 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
• Fakturaren ur kontsumoak ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 15 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orria
• Diru-sarreren eta, ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitortza
• Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
• Familia liburua edo zaintza, babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
• Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
• Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
• 2024. urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
• Bizikidetza unitateko kide guztien 2024ko informazio fiskala.
• Lan eta egoitza baimenak ez dituztenen kasuan, eta 2024 urtean RGI dirulaguntzaren onuradun izan direnak, Lanbidek igorritako dirusarreren ziurtagiria.
• Dirusarreren eta ondasun higigarrien eta higiezinen zinpeko aitorpena.


Ur hornidura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko 2025ko dirulaguntzen oinarriak (GAO 2025-06-30).

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!