Mural berria Txermingo ikastolaren alboko horman

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025ko ira. 4a, 14:24

Amasa-Villabonako Udaleko Kultura sailak, herriko espazio publikoetako hormetan muralak margotzeko eta ondorioz kaleko artea sustatzeko egitasmoarekin jarraitzen du.

Oraingoan Txermin auzoko ikastolaren eta A-1 autobidearen arteko horma aukeratu da mural berri bat margotzeko. Udalak Nextor Otaño (Nexgraff) artista ezaguna kontratatu du mural berri hau egiteko eta Nextorrek horma honetarako diseinatutako irudiak ura, natura, euskara eta baserri mundua uztartzen ditu.

Irudiaren erdialdea honako esaldia irakur daiteke "Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik" Joxean Artze euskal idazle eta poetaren hitz ederrak. 

Udalak aurrerantzean ere herrian zehar mural berriak margotzeko eta kaleko arteari leku gehiago eskaintzeko egitasmoarekin jarraituko duela adierazi du, hiri-paisaia gero eta erakargarriagoa eta koloretsuagoa izan dadin.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!