10 kultur ikastaro antolatu ditu Udalak 2025-2026 ikasturterako

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025ko ira. 12a, 14:45

Udaleko Kultura Sailak 2025-2026 ikasturteko kultur ikastaroen programazio berria aurkeztu du. Adin guztietako herritarrei zuzenduta daude ikastaro hauek, eta ezagutzak zabaltzeko edota diziplina artistiko ezberdinetan trebetasunak garatzeko helburua dute.

Arlo desberdinak lantzen dituzten 10 ikastaro antolatu dira guztira: arte plastikoak, joskintza, antzerkia edota egur lanketa, besteak beste. Jarduerak adin eta esperientzia maila guztietako publikoentzat pentsatuta daude, eta herriko lokal desberdinetan eskainiko dira.

Izen-emateak irailaren 15etik aurrera
Izena emateko epea irailaren 15eko 09:00etan irekiko da eta irailaren 24ko 14:00ak arte egongo da zabalik. Interesdunek Udalaren web orriaren bidez eman beharko dute izena.

Udalak ikastaroetan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, sormena, etengabeko ikaskuntza eta bizitza kulturala sustatzeko.

 

Kultur ikastaroen eskaintza eta izen ematea HEMEN

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!