Ekimen honekin herriko adinekoen artean jarduera fisikoa eta gizarte-ongizatea sustatzeaz gain, harreman sozialetarako espazio berriak ere sortu nahi ditu Udalak. Horrela, asteazkeneroko ibilaldien bidez, adinekoek jarduera fisikoa egiteaz gozatuko dute parte-hartzaileek lagunartean.
2025-2026 ikasturteko lehenengo ibilaldia asteazkenean, urriaren 1ean egingo da, 11:00etan, Villabonako Erreboteko plazatik abiatuta. Herrrian zehar egindako ibilaldiaren ondoren, parte-hartzaileei salda beroa eskainiko zaie. Ibilaldiak asteazkenero egingo dira, ordu berean, ordubete inguru.
Ibilianen beste ezaugarri nagusietako bat belaunaldien arteko lankidetza da, eta Zubimusu Ikastolako eta Erniobea BHIko DBHko ikasleek boluntario gisa jardungo dute, adinekoei paseoetan lagunduz eta elkarren arteko ezagutza sustatuz.
Udalaz gain, tokiko eta eskualdeko hainbat erakundek parte hartzen dute ekimenen honetan.