Astebetez, kirola izango da protagonista Amasa-Villabonan. Goi mailako kirol ikuskizunekin gozatzeko, eta banaka edo taldeka adin eta maila guztietarako jarduerak praktikatzeko aukera izango da.
Programazioak hainbat proposamen izango ditu: erakustaldiak, tailerrak, jardunaldi irekiak...
Egitaraua:
Urriak 17, esku pilota profesionala
19:00 – Villabonako Bearzana pilotalekuan.
Binakako partida: ALBERDI II–UGARTEMENDIA - EXPOSITO-GABIRONDO
4 1/2 -ko Txapelketa ofizialetako final laurdenak:
• 2. maila: ESKIROZ-EGIGUREN V
• Lehen maila: JAKA - EZKURDIA
Urriak 18, herri kirolak
“Harri herrirako bidea”
ETB-ko harri-jasotzaile lehiaketaren kanporaketa.
18:00 - Erreboteko plazan.
Urriak 19, Nordic Walking
Ipar martxa, Maiatzaren lehena plazan
10:00-11:15 - Tailerra
11:15-13:00 - IRTEERA
Ondoren, luzatze ariketak musikarekin.
Urriak 20, futbola
Entrenamendu saioak 2016 - 2017an jaiotako neskentzat.
18:00 - 19:30 Erreboteko plazan.
Eguraldi txarrarekin bertan behera geratuko dira saioak.
Urriak 22, ibilaldiak oinez
Ibilian ttipi ttapa irteera
11:00 - Erreboteko plazatik abiatuta, adineko pertsonentzat ibilaldia oinez.
Ondoren salda hartuko dute Zentroan.
Urriak 23, saskibaloia
3X3 saskibaloia (adin guztietarako)
18:00 - Erreboteko plazan.
17:50 - Izen-ematea
Urriak 24, txirrindularitza
Txirrindu ginkana 5 - 14 urte bitartekoentzat
17:30 - 18:30 -Erreboteko plazan
Bizikleta eta kaskoa eraman behar dira.
Olaederra kiroldegiaren eskaintza berezia
Aipatutako egitarauaz gain, Olaederra kiroldegiak bertan eskaintzen dituen ikastaroen doako eskaintza antolatu du urriaren 20tik 24ra. Herritar guztientzat zabalik.
Olaederrako kirol astearen egitaraua
Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu Amasa-Villabonako Kirol Astearen bigarren edizio honetan parte hartzera. Pertsona bakoitzaren egoera fisikoak ez du axola; benetan garrantzitsua kirola ikusten edo egiten gozatzea, partekatzea eta herrian ditugun kirol jarduera eta modalitate ezberdinak probatzea da.
Amaitzeko, Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan ekintzak antolatu dituzten kirol elkarte eta norbanako guztiei, beraien parte hartzerik gabe, ez legoke kirol asterik.