Olaederra kiroldegiko jarduera gelak erabiltzaile guztientzat zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025ko urr. 20a, 13:58

Olaederra kiroldegiko lehenengo solairuan dauden bi gela handiak bazkide guztientzat ireki dira aste honetan. 

Gaurtik aurrera 340 metro karratu gehiago izango ditu herriko kiroldegiak indar eta kardio entrenamenduetarako. Gela horiek zuzendutako jarduerak ematen ez direnean egongo dira erabilgarri, batez ere goizez.

Iharduera gelen irekiera hau behar bezala gauzatzeko Udaleko kirol saila eta Olaederra kiroldegiko arduradunak elkarlanean eta koordinazio egokian aritu dira. Aipagarria da areto funtzionaleko gelan indar-entrenamendurako makina berriak jarri direla eta bertako lurzorua ere aldatu eta berritu dela. Spinning-eko aretoan, aldiz, telebista edo pantaila handi bat jarri da eta hemendik aurrera, astean spinning-eko 32 klase birtualetara sartzeko aukera izango dute bazkideek doan.

Kiroldegian erabiltzaile guztiek baliatu ahal izango dituzten espazioak handitzeaz gain, kirol-ekipamendu berria eskuratu eta ezarri da, aipatutako bi areto horietan.

Udalak guztira, 49.110 euroko inbertsioa egin du honako materiala eskuratzeko eta erabilgarri jartzeko:

• 32 disko -1.396,17€
• 5 barra - 544,91€
• 30 esterilla – 2.004,50€
• 3 skierg (eski mugimenduen makinak) – 3.297€
• 3 airbike (bizikleta estatikoak) – 8.068,80€
• 3 rack (muskulaziorako egitura metalikoak) – 1.780,45€
• 2 polea eta 3 banku – 9.164,10€
• Ispiluak – 2.368,16€
• Telebista erraldoia – 1.197€
• 3 espaldera, kronometroa eta baloiak – 1.559,28€
• Lurzoru berria – 17.729,56€

Jarduera honekin Udalak kirolaren sustapenarekin eta kirol zerbitzu publikoen etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa berresten du, herritarrei kirola egiteko eta ongizaterako baliabide gehiago eskainiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!