Udaleko Gazteria Sailak aurten ere dirulaguntza lerro bat jarri du martxan, 2025ean udalekuetako begirale edo zuzendari ikastaroa egin duten edo egiten ari diren herritarrentzat.
Dirulaguntza eskatzeko beharrezkoa da Amasa-Villabonan erroldatuta egotea eta 2025. urtean Aisialdi eskolaren batean ikastaroa burutu izana edo oraindik ikasten aritzea. Halaber, ikastaroa amaitutakoan gutxieneko aprobetxamendua egiaztatu beharko da, hau da, %85eko asistentzia izan beharko da gutxienez.
Eskaerak Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) edo Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. Azken eguna abenduaren 11, eguerdiko 14:00etan izango da. Horretarako, ondorengo dokumentuak behar dira:
- Eskaera orria behar bezala beteta
- Nortasun Agiriaren kopia
- Matrikularen ordainketaren egiaztagiria
- Aisialdi eskolak emandako ziurtagiria
Ikastaroa oraindik amaitu ez bada, orain arteko asistentziaren portzentajea adierazten duen agiria aurkeztu beharko da; eta amaitutakoan, titulua edo ziurtagiria gehitu beharko da.
Udalak 2025ean ikastaro horiek egin dituzten edo egiten ari diren pertsonei matrikularen %50era arteko dirulaguntza emango die, eta gehienezko kopurua 300 eurokoa izango da.