Hemendik aurrera, beraz, elementu naturalekin osatutako (egurra, lurra eta bi zuhaitz) eta haurren arteko harreman inklusiboak sustatzeko diseinatutako jolas-gune berriak erabilgarri daude.
Proiektu hau Zubimusu ikastolako zuzendaritzarekin adostu du Udalak, ikasturtean zehar eremu hori ikastolako ikasleen jolastoki nagusia baita. Baina era berean egunero arratsaldez eta opor garaietan herritar guztiei zabalik dagoen espazioa dela gogorarazi, eta herriko familiei erabilera emateko gonbidapena luzatzen die Udalak.
Egur birziklatuz sortutako plataforma eta modulu pedagogiko mugikorrak eraikitzeko eta bertan zuhaitzak landatzeko, guztira 9.962,8 euroko inbertsioa egin du Udalak. Proiektua Izarraitzpe S.L.L. enpresak gauzatu du.