Etxebizitza hutsak berritzeko udal dirulaguntza berriak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko azaroaren 19a

Guztira 25.000 euro bideratuko ditu herriko etxebizitza hutsak biziberritzeko eta Bizigune edo ASAP programen bidez alokairu merkatuan jartzeko.

Udalak etxebizitza hutsak berritzeko dirulaguntza berria jarri du martxan. Guztira 25.000 euro bideratuko ditu herriko etxebizitza hutsak biziberritzeko eta Bizigune edo ASAP programen bidez alokairu merkatuan jartzeko. Laguntzak eska daitezke etxebizitza konpontzeko, ekipamendua erosteko edo energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Obren edo ekipamenduen kostuaren %35 estaliko dute, gehienez 4.500 eurora arte. Halaber, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria egiteko laguntza berezia egongo da, kostuaren %100era arte, betiere 150 euro gainditu gabe.

Udalak neurri honekin etxebizitza hutsak biziberritu eta alokairu sozialaren eskaintza handitu nahi du, herritar gehiagori etxebizitza duin bat eskuratzeko aukera emanez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!