Baratza parkean izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2025eko azaroaren 27a

Udalak Amasa-Villabonako 32 partzela esleituko ditu zozketa bidez, baratza ekologiko gisa erabili daitezen. Izena eman eta baldintzak betetzen dituzten herritarren artean zozketa egingo da otsailean, eta gehienez ere, lau urterako esleituko dira baratzak erabiltzeko lizentziak.

Nola egin eskaera?

  • Eskaerak egiteko azken eguna: abenduak 12
  • Non egin eskaera: Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) astelehenetik ostiralera, 08:00 -14:00 ordutegian
  • www.villabona.eus erregistro elektronikoan

Onuradun izateko baldintzak

  • Amasa-Villabonan erroldatuta egotea azken 3 urteetan
  • Nekazaritza eta laborantza jarduerarako fisikoki gai izatea
  • Udalaren zerga-betebehar ordainketak egunean izatea
  • Eskatzaileak edo familia-unitateko kideren batek lursailik ez edukitzea

Balorazio irizpideak

  • 32 partzela esleituko dira. Horietako 2 aniztasun funtzionala duten pertsonentzat gordeko dira.
  • Esleipena urte baterako izango da, eta 4 urtera arte luzatu daiteke.
  • 100 euroko fidantza ordaindu behar da.
  • 2026an urteko kuota 126,81 eurokoa izango da. Elbarriek, langabetuek eta elkarteek tarifa desberdina dute. Kuota hau urtero eguneratuko da.

Partzelen ezaugarriak

  • Partzela bakoitzaren azalera: 40 m², gutxi gorabehera
  • Kimikorik gabeko laborantza ekologikorako soilik erabili daiteke
  • Ureztatzeko ura eta erreminten eremu komuna

Baratza parkearen helburu orokorrak

  • Nekazaritza ekologikoa eta kontsumo arduratsua sustatzea
  • Bizikidetzarako eta parte-hartze komunitariorako espazioak sortzea
  • Aisialdi aktiboa eta jasangarria bultzatzea
  • Tokiko eta sasoiko produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea
  • Ohitura osasungarriak eta hezitzaileak bultzatzea

Eskuorri informatiboa
Eskaera egiteko inprimakia
Amasa-Villabonako Baratze Ekologikoak esleitzeko eta kudeatzeko araudia

Informazio gehiago
ingurumena@villabona.eus
943 69 21 00 - Luzp. 33 33

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!