Subijana etxeko areto nagusian pantaila eta soinu sistema berria instalatu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko urtarrilaren 13a

Sistema digital moderno honek lehen zegoen sistema ordezkatuko du.

Ikus-entzunezko sistema digital berria instalatu du Udalak Subijana etxeko areto nagusian. Sistema digital moderno honek lehen zegoen sistema ordezkatuko du. Horrela, aretoak 98 pulgadako pantaila handi bat dauka eszesatokian kokatuta eta gurpildun euskarri bati lotuta.

Gainera, beste pantaila osagarri bat ere instalatu da, 43 pulgadakoa, sabaitik zintzilik eta aretoko atzealdeko ikusleek ikusteko. Soinuari dagokionean, sistema berria aretoko bozgorailu-sistemara konektatu da.

Udalak egindako inbertsioa 6.916,36 eurokoa izan da eta sistema berri hau Insa3 Sistemas S.L. enpresari erosi zaio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!