Villabonako argiteria publikoa berritzeko azken fasean sartu da Udala, azken egunotan Agaraitz industrialdeko 30 argi- puntutik gora LED teknologiara aldatuta. Datozen asteetan Erniobea, Altzin eta Txistulari plaza inguruko argiztapena aldatzen jarraitzea aurreikusten da. Horrela, Villabonako herriguneko argi-puntu guztiak berrituta geratuko dira.
Luminaria berriak Integracnc S.L.U. enpresan erosi dira, eta Udalak 16.352 euroko inbertsioa egin du horiek eskuratzeko. Instalazio lanak, aldiz, udal-brigadako langileek egin dituzte.