Argi berriak jarri ditu Udalak Arroako plazan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko otsailaren 26a

Bertan zeuden zutoinak baliatu dira, horietan LED argi-foko berriak ezartzeko.

Arroa auzoko plazan argi berriak jarri dituzte udal langileek. Bertan zeuden zutoinak baliatu dira, horietan LED argi-foko berriak ezartzeko.
Horrela, lehen ilun geratzen zen eremu hau, oso ondo argiztatua geratu da, iluntzean ere plaza eta bertako kirol pistak erabilgarri edukiz. Fokoak gaueko 22:30etan itzaliko dira egunero.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!