Kalistenia parke berria Olaederra kiroldegiaren atzealdean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko martxoaren 2a

Espazio berri hau publikoa eta doakoa da, beraz, edozein herritarrek erabili dezake libreki eta edozein momentutan, kiroldegiko bazkide izan beharrik gabe.

Udalak kalistenia parke berri bat sortzeko lanak burutu ditu Olaederra Kiroldegiaren atzealdeko eremuan, Maiatzaren lehena plazako haur-parkearen alboan. Kalistenia parkea aire zabalean dagoen kirol-gune publikoa da, adin guztietako pertsonen artean ariketa fisikoa sustatzeko pentsatua.

Guztira, ariketa ezberdinak egiteko zortzi elementuz osatzen da parke hau: barra arruntak, barra inklinatuak, dominadak egiteko barra, barra triangeluarrak, eskilara horizontala, horma-barrak, barra paraleloak eta abdominalak egiteko bankua.

Gainera, espazio berri hau publikoa eta doakoa da, beraz, edozein herritarrek erabili dezake libreki eta edozein momentutan, kiroldegiko bazkide izan beharrik gabe.

Proiektu honetarako 18.000 euroko inbertsioa egin du Udalak, eta kirol-materialaren eta gomazko lurzoruaren instalazioak Iruñeako Maderplay enpresak egin ditu.

Jarduera honekin, Udalak herriko kirol-eskaintza zabaltzeaz gain, bizi-ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditu. Era berean, espazio berri hau arduraz erabiltzeko eskatzen die herritarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!