Arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko herri baten alde

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko martxoaren 21a

Gaur, martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteako Eguna da eta Amasa-Villabonako Udalak mezu labur eta argia plazaratu nahi izan du.

Amasa-Villabonan oso argi dugu, ez ditugu sekula onartuko edozein motatako jarrera edo jokabide arrazista edo xenofoboak. Munduko edozein herrialdetik datozen pertsona guztiak, ongi etorriak izango dira, gure herrian jatorriak edo azalaren koloreak ez baitute inolako garrantzirik.
 
Arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko herri baten alde lan egiten jarraituko dugu, kultur, jatorri eta kolore aniztasuna, zaindu beharreko aberastasun ederra baita.
 
Arrazakeriari, xenofobiari eta bazterkeriari EZ!
Aniztasunari bai!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!