Gizarte zerbitzuen alorreko elkarteentzako udal-dirulaguntza deialdia zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko maiatzaren 15a

Eskaerak ekainaren 3ra arte egin daitezke.

Irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Udaleko Gizarte Ongizateko Sailak. Guztira, 12.000 euro banatuko ditu Udalak Amasa-Villabonan jarduten duten, edota onuradunak bertako herritarrak dituzten elkarteen artean.

Eskaerak egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta azken eguna ekainaren 3a izango da. Interesdunek dokumentazioa Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute. Erakunde edo elkarte bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Deskargatu dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!