Mural berria Loatzo musika eskolako alboan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko ekainaren 2a

Udalak Loatzo Musika eskolak erabiltzen duen kultur etxeko eraikinaren albo batean mural berri bat margotzeko kontratazioa egin du. 

Obrak 1,8 metroko altuera eta 16 metroko zabalera ditu, eta euskal musika tradizionalarekin lotutako irudi ikusgarriak ikus daitezke (panderoa-trikitixa, alboka eta txalaparta) kolore ezberdinetan. 

Mural berri hau Asier Aldama Cuadra artista sopelatarrak sortu du eta Udalak 2.998,38 euroko inbertsioa egin du.

Mural honen margoketa, azken urteetan Udalak herriko txoko eta espazio publiko ezberdinetara kolorea eta kale-artea eramateko garatzen ari den dinamikaren baitan kokatzen da. Dagoeneko mural ugari margotu dira Udalak 2021 urtean hasitako ibilbide honen baitan: Aljibean, Amasako pilotalekuan, Fleming herri eskolako hainbat eraikinetan, Txermingo ikastolaren eremuan etab. 

Udal gobernuak adierazi du urtero diru partida bat ezartzen jarraituko duela, datozen urteetan ere herrian zehar mural berriak margotzeko helburuarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!