Etxebizitza hutsetan obrak egin eta alokairura bideratzeko dirulaguntza lerroa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2026ko uztailaren 21a

Helburua da herrian alokairu sozialeko etxebizitzen eskaintza handitzea, eta etxebizitza beharra duten herritarrei aukera gehiago eskaintzea.

Udalak dirulaguntza berri bat jarri du martxan, etxebizitza hutsak berritu eta alokairu sozialean jartzea sustatzeko. Helburua da herrian alokairu sozialeko etxebizitzen eskaintza handitzea, eta etxebizitza beharra duten herritarrei aukera gehiago eskaintzea.

Dirulaguntza hau Amasa-Villabonan etxebizitza hutsen bat duten jabeei zuzenduta dago, baldin eta etxebizitza hori Eusko Jaurlaritzaren Bizigune edo ASAP programetan sartzeko behar diren obrak egiten badituzte. Horrela, Udalak diruz lagunduko ditu etxebizitzen berritze-lanak, ekipamenduen erosketa edota instalazioa, eta etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa obraren edo ekipamenduaren %35koa izango da, BEZik gabe, eta gehienez ere 4.500 eurokoa izango da. Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzeko ere laguntza emango du Udalak, gehienez ere 150 eurokoa.

Laguntza jasotzeko, etxebizitzak Amasa-Villabonan egon behar du, eta jabeak udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izan beharko ditu. Gainera, etxebizitza gutxienez hiru urtez alokatzeko konpromisoa hartu beharko da ASAP programaren kasuan, edo sei urtez Bizigune programaren kasuan.

Udalak 25.000 euro bideratu ditu dirulaguntza lerro honetara. Lehiarik gabeko norgehiagokaz esleituko da; hau da, baldintzak betetzen dituzten eskabideak aurkezten diren hurrenkeran onartuko dira, aurrekontua agortu arte. Aurrekontua agortuko balitz, udal gobernuak kreditu gehigarria ezartzeko konpromisoa hartu du, eskatzaile guztiek dagokien dirulaguntza eskuratu dezaten, inolako murrizketarik gabe.

Eskabideak bihartik, uztailaren 22tik, 2026ko abenduaren 31ra arte aurkeztu daitezke udaletxeko arreta zerbitzuan (08:00-14:00 ordutegian) edo erregistro elektronikoaren bitartez.

Dirulaguntzaren oinarriak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!