IBILIAN ekimena berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

Urriaren 7tik aurrera, asteazkenero, 11:00etan, Erreboteko plazatik abiatuta.

Urriaren 7tik aurrera, asteazkenero, 11:00etan, IBILIAN ekimenak ibilaldiak eskainiko ditu berriro. Irteera Erreboteko plazatik izango da.

Adinekoei zuzendutako programa da, eta helburu nagusia jarduera fisikoa sustatzea, osasuna zaintzea eta harreman sozialak indartzea da. Horrez gain, elkarrekin une atseginak partekatzeko eta komunitatean harreman berriak sortzeko aukera eskaintzen du.

Ibilaldiak lasai egiteko pentsatuta daude, eta parte-hartzaileek elkarrekin gozatzeko aukera izango dute.

Animatu eta zatoz paseatzera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!