Udalak 5.000 euroko laguntza emango du ekaineko Venezuelako lurrikarek kaltetutakoei laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

Ekarpen berezi honekin, Udalak nazioarteko elkartasunarekin eta hondamendi humanitarioak pairatzen dituzten herrialdeekin duen konpromisoa berresten du.

Pasa den ekainaren 24an Venezuela iparraldean izan ziren 7,3 eta 7,5 graduko bi lurrikara izugarriek, eta ondoren izandako 1.200dik gora erreplikek, milaka biktima eta kalte ekonomiko kontaezinak eragin zituzten, dagoeneko egoera sozioekonomiko zaila zuen herrialde horretan. Venezuelako Datu ofizialen arabera, 6.509 pertsona hildako eta 226.000 zauritutik gora izan ziren lurrikaren eraginez. Horrez gain, 29.000 pertsona baino gehiago desagertuta daude eta 18.000 herritar inguru etxerik gabe geratu ziren. Gainera, 25.000 etxebizitzak kalte larriak izan zituzten eta ez daude berriro bertan bizitzeko moduan. Zalantzarik gabe lurrikara latz hauek izan zirenetik, Venezuela iparraldean hondamendi humanitario larria pairatzen ari dira.

Gauzak horrela, Udalak Krisialdi humanitarietarako laguntza izeneko partida ekonomikotik 5.000 euroko ekarpena egingo dio UNICEFi, eta honek Venezuelako larrialdiari erantzuteko duen funtsera bideratuko du laguntza. UNICEF Nazio Batuen Erakundeko agentzia da, eta haurren eskubideak babestea eta haien ongizatea bermatzea du helburu. Venezuelan, larrialdi humanitarioak kaltetutako haurrei laguntzen die, ura, elikadura, osasuna eta hezkuntza bezalako oinarrizko beharrak asetzeko eta haien babesa bermatzeko.

UNIFEFek argitaratutako datuen arabera, Venezuelako lurrikaren ondoren agentzia honek finkatu dituen helburu nagusiak honakoak dira: 169.000 haurri asistentzia eskaintzea, 470.000 pertsonentzat ur-hornidura bermatzea, 124.000 emakume eta haurri mediku asistentzia ematea, 115.000 haurri elikagai asistentzia ematea eta 60.000 haurri babes-asistentzia eskaintzea.  

Laguntza honekin, Udalak nazioarteko elkartasunarekin eta hondameni humanitarioak pairatzen ari diren herrialde edo nazioekin duen konpromisoa berresten du, kasu honetan Venezuelako haur eta familien egoera hobetzen lagunduz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!