Zaintzari buruz hitz egitea ez da beti erraza izaten. Nondik hasi zaintzei buruzko erabakiak hartzerakoan? Nola nahi dugu zaintzea? Zer gertatuko da egunen batean gure kabuz erabaki ezin badugu? Nola adierazi gure nahiak gertukoei?
Galdera horiei erantzuteko, gure zaintzei buruz hausnartzeko, zalantzak argitzeko eta hitz egiteko lau saioko zikloa antolatu du Udalak. Herritar guztiei zuzenduta daude, eta Olaia Arana gizarte langile eta Etika Batzordeko kideak gidatuko ditu saioak.
Guztiak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Salbadora Jubilatuen Etxean:
- Azaroak 5: Nondik hasi? Zaintzei buruz pentsatzeko lehen urratsak.
- Azaroak 12: Nola nahi dut ni zaintzea? Norberaren nahiak eta lehentasunak argitzea.
- Azaroak 19: Eta nik erabaki ezin badut? Aurretiazko Borondateen Agiria.
- Abenduak 3: Nola eman hurrengo pausoa? Zalantzak argitu eta gertukoekin hitz egitea.
Saioak elebitan izango dira. Ez da dokumenturik bete beharko; informazioa jasotzeko, zalantzak argitzeko eta gaiari buruz hausnartzeko aukera izango da.
Herritar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.