EAJ-PNVtik 6 hilabete baino gehiago eman dizkiogu Amasa Villabonako udal gobernuari, hau da, ekainetik urte amaierara arte, eta kezka handiz ikusten dugu legealdi berriari ez deiotela heldu.Nahiz eta aurrekontuak onartuak izan, Ehbilduko Udal gobernuak ez du legealdirako planik aurkeztu eta horrek udala itopuntuan izatea dakar.
2020tik daramagu komun publikoen gaia lantzen, eta, dirudienez, azkenean bi jarriko dituzte aurrekontuan aurreikusitako hiru komunen ordez.
Liburutegi berriaren obrak ez dira hasi -ez dakigu hasiko ote diren-, Txermingo aparkalekuari buruz ez dakigu ezer eta Txermin eta Etxeondoko berrurbanizazioa ez dago mahai gainean. Amasako errepidearen espaloi berria ere ez da legealdi honetan egingo eta beste hainbeste esan genezake Amasa Villabonak behar dituen lan gehienei buruz.
EAJk zer eskaintzen duen.
Geldialdi egoera honi amaiera emateko, EAJk elkarren arteko talde lana eskaintzen dio udal gobernuari, hots, Beatriz Unzuek inbestitura saioan emandako hitza bete dezala. Elkarlana eskaintzen dugu Amasa Villabonak dituen proiektu handietarako finantziazioa lortzeko eta beste ate batzuk jotzeko lankidetza, Txermin eta Etxeondoko berrurbanizaziorako edo Amasako espaloia egin ahal izateko beste instituzio batzuekin elkar lana egitea ezinbestekoa izango baitzaigu.