EAJ/PNVk askotan salatu du aldiriko zerbitzuen egoera ordezkaritza dugun erakunde guztietan. Proiektuak eta obrak eskatu eta negoziatu ditugu Anoetan, Itsasondon, Urnieta Loiolako Erriberako aldagunean, Martuteneko geltoki berrian, Lezo/Pasaia/Portuan, Irunen edo Ordizia-Beasain saihesbidean.
Jakina, asko kezkatzen gaitu RENFE ematen ari den zerbitzu kaskarrak, azken urteotan inbertsiorik egin ez delako, baina EH Bilduk analisi sinplista eta interesatua egiten du, Euskal Y-a gaitz guztien errudun egiten baitu, baina, egia esan, inbertsiorik eza, mantentze-lanen utzikeria eta aurre ikuspenik eza dira egoera horretara eraman dutenak.
Ildo horretan, EAJ-PNV aspalditik ari da negoziatzen aldiriko zerbitzuaren (RENFE) transferentzia gauzatzeko akordioa – Gernikako Estatutuak trenbideen eta lurreko garraioen arloko eskumen esklusiboa jasotzen du –. Akordio hori 2024an gauzatu beharko litzateke, eta horri esker, Euskadik bere gain hartuko ditu jatorria eta helmuga Euskal Autonomia Erkidegoan duten aldiriko zerbitzuak, hala nola C1 Irun - Brinkola linea.
EAJ-PNVtik, penintsula Europarekin lotzeko tren bide-ardatz atlantikoan sinesten dugu, bai pertsonen trafikoan, bai salgaien trafikoan. Horregatik, bi azpiegituren beharra defendatzen dugu eta horien kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku uztea eta hori da bi gobernuen arteko akordioak jasotzen duena. Beste behin EHB berandu igotzen da trenera bere eskumenen defentsan.