PILOTU AUTOMATIKOA

Gobernatzea ez da pilotu automatikoarekin gidatzea.

Gobernatzea kudeatzea da , lehenestea, erabakitzea. Eta erabakirik txarrena hartzen ez dena da.

 Erabakiak ez hartzeak ondorioak baitakartza; eta, bestela uste bada ere, ez erabakitzeak herritarren bizi-kalitatean izaten du eragina, gelditzea eta atzera egitea baitakar, eta horrek inork egon nahi ez duen tokian kokatzen zaitu.

Herritarren arazoak konpontzeko ezinbestekoa da oposizioa eta gainontzeko erakundeekin batera elkarlanean jardutea; elkarlanak aberastasuna eta herria martxan edukitzeko aukera eskaintzen baititu. Jakina, horretarako derrigorrezkoa da legealdi-programa edukitzea, hurrengo lau urteetan bidea markatuko dizun iparrorratza.  Beatriz Unzuek eta bere taldeak, ordea, hori falta dute eta  hori gabe ezin dira lehentasunak ezarri eta finkatu.

Zer dakigu Amasako espaloiaz ?

Zer erabaki duzue Txermin edota Etxeondoko aparkalekuari eta berrurbanizazioari buruz ?

Noizko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrikustapena ?  Eraikinak , non eta nola eraiki eta espazioei zer erabilera eman ezertzen duen dokumentua

Ibilbide-orrorik gabe, programarik gabe, ezin da gobernatu. Bai, nagitu eta alfertu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!