2003-2007 Amasa Villabonako Alkate eta 1999-2003 eta 2007-2011 legealdietan zinegotzi izan zen Bakartxo Tejeria hautatu dute Legebiltzarreko presidentea gehiengo osoz eta lehenengo bozketan.
Tejeria EAJ-PNVko ordezkaria izango da lau legegintzalditan kargu hori beteko duen lehena.
Bere hitzaldian, Bakartxo Tejeriak honakoa adierazi du aukeratua izan ondoren: “Gaur, Eusko Legebiltzarraren hamahirugarren legegintzaldiari hasiera ematen diogu. Herri honekiko konpromisoa berritzen dugu; gure eserlekuak hartzen ditugu, horrek dakarren ohorearen eta erantzukizunaren jakitun. Ohorea, Legebiltzar honetan euskal herri-burujabetza dagoelako; gu –legebiltzarkideok- euskal herritarren legezko ordezkariak izateko hautatuak izan gara. Eta erantzukizuna, gure betebeharra baita Herriaren eta herritarren borondatea errespetatzea eta errespetaraztea”.
Zorionak eta harro zutaz Bakartxo