OLAEDERRA KIROLDEGIA kudeatzeko lehiaketa publikoa lehenbailehen ateratzea eskatzen dugu

2022ko martxotik egoera irregularrean dago eta egoera honek Amasa Villabonatarren poltsikoan (€) eragin handia du.

Hasiera batean urtean 90.000€ jartzen zituen udalak eta 2023an 511.443,08€ jarri behar izan ditu.

Egoera honera irten bide azkar bat emateko mozio bat aurkeztuko dugu maiatzeko osoko bilkuran

 Amasa Villabonako EAJ PNV udal taldeak Olaederra kiroldegiari buruzko hurrengo MOZIOA aurkeztu du

AURREKARIAK;

Agerikoa da Amasa Villabonak kirol-zerbitzu eta -instalazioak publikoak behar dituela, herriko biztanleek ongizate fisikoa bermatzeko dituzten beharrei erantzungo dietenak. Egun, ordea, Amasa Villabonak duen kiroldegia egoera prekarioan dago.
Horrela adierazi zuten 2022ko martxoan Udal Idazkariak eta Udal Kontu-hartzaileak eginiko txostenek (gaiaren inguruan txosten bana egin baitzuten, gehigarri bezala gehitzen ditugu bi idatziak ); izan ere, delako dokumentuetan argi eta garbi adierazi zuten kiroldegiaren egoera ahalik eta lasterren erregularizatu beharra zegoela. Hori horrela, baina, eta, denborak aurrera egin badu ere, Beatriz Unzueren taldeak ez du inolako aurrerapausorik eman Udal Idazkariak eta Kontu-hartzaileek adierazitakoa betetzeko. Beatriz Unzueren taldeak ez du egoera bideratu.
2023ko apirilean Siadeco Enpresak bideragarritasun ekonomikoaren azterketa egin zuen eta txosten horrek aditzera ematen ditu atera behar diren plegu eta kiroldegiko esleipen berrien nondik-norakoak. Txosten hori Gobernu taldeak eskatu zuen eta haren aholkuak jarraituz baldintza pleguak atera ez zirenez, egindako lan hori baliogabe gelditu da eta, beraz, Amasa Villabonatarren 14.000€ zakarrontzira bidali ditu Udal Gobernuak.
Hau gutxi balitz, 2022ko martxotik gaur arte Udala KIROLZER-i ordaintzen ari zaizkion faktura guztiek kontu-hartzaile eta Idazkariaren kontrako txostenak dituzte eta hau oso larria da. Beste zio bat gaia lehenbailehen bideratu beharrean gaudela pentsatzeko.
Gainera, kontuan eduki behar da aurreko pleguetan udalak aurreikusten zuen ekarpena 90.000€takoa izaki, azken lau urteetan ikaragarri igo dela ekarpena, 2022 urtean aurreikusitako kopurua boskoiztu baitzen eta 2023ko ekarpena pleguetan aurreikusitakoa baino %468 handiagoa izan da.

Hona hemen kopuruak:
2020  152.040,11€
2021   147.442,59€
2022  455.842,03€
2023   511.443,08€


Horregatik guztiagatik , honako ebazpen hau proposatzen dugu;

• Amasa Villabonako Udal Batzak Gobernu taldeari eskatzen dio has dadila pausoak ematen eta ekin diezaiola plegu berriak idazteko eta plegu horiek ahalik eta lasterren ateratzeko egin behar diren lanei, Olaederra Kiroldegiaren egoera erregularizatzeko.

• Amasa Villabonako Udal Batzak Gobernu taldeari eskatzen dio ahalik eta arreta onena emateko plegu errealistak atera ditzala eta, horretarako, pleguek jasoko dituzten baldintzak datu errealetan oinarritu daitezela, hala nola kiroldegiaren erabileran, energiaren zein uraren kontsumoan eta inbertsio beharretan.

• Amasa Villabonako Udal Batzak Idazkaritza eta Kirol Teknikariari eskatzen dio lehentasuna ematea gai honi eta Olaederra Kiroldegiaren egoera erregularizatzeko pleguak egin ditzatela lehenbailehen, esku artean dituzten lanen artean urgentziazko tratamendua emanez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!