Aspalditik ari da Amasa-Villabonako EAJ-PNV autobus zerbitzu publikoa Amasara hel dadin lanean; izan ere, 2018. urtean hasi ginen gaia lantzen eta 2019. urteko aurrekontuetan diru-partida bat ezarri genuen Auzo Taxia martxan jartzeko. Tamalez, 2019ko maiatzean EHbildu udal gobernuan agintzen hasi eta Auto-Taxia martxan jartzeko egitasmoa bertan-behera utzi, eta horretarako aurreikusitako dirua soberakinetara joan zen.
Amasa-Villabonako EAJ-PNVrentzat, aldiz, funtsezkoa da Amasak garraio publikoa edukitzea, eta horregatik udal hauteskundeen kanpainan adierazi genuen gaiari helduko geniola. ESAN eta EGIN, Udalbatza osatzen dugun talde politiko guztiok onartutako iniziatiba baten bidez, ekaineko Osoko Bilkuran gaiarekin aurrera egitea onartu dugu.
Jakitun gara orain Foru Aldundiarekin harremanetan jarri behar duela AmasaVillabonako udal gobernuak eta lanean hasi Asteasutik edo Adunatik datorren
autobusa Villabonan geratu beharrean, Amasara igo eta bertan ibilbidea amaitu dezan; horixe bailitzateke irtenbiderik onena eta errazena.
Dena den, Beatriz Unzueren lan taldeak garbi eduki behar du gaia ez dela Aldundiaren eskumena eta, hortaz, aipatutako autobusaren bidaia luzatzea onartuko ez balute, Udalak hartu beharko lukeela bere gain amasatarrei soluziobide bat eskaintzea. Izan ere, beste erakunde batzuei erantzukizunak eskatzea egokia bada ere, egokiagoa da nork bere erantzukizunak onartu eta haiei aurre egitea. Eta hori dagokio Amasa-Villabonako Gobernu Taldeari.
AMASAKO BIZI LAGUNEK MEREZI BAITUTE