1978ko abenduaren 29an Gernikan bildu zen Euskal Legebiltzarkideen Batzarra. Testua Madriden erregistratu behar zen, Kongresuan.
Azkar jardutea eta estatutuaren zirriborroa inork baino lehenago bidaltzea erabaki zuten, baita karreran zeuden kataluinarrren aurretik ere. Juan Echevarriak (UCD), Kepa Sodupek (EAJ) eta Carlos Corcuerak (PSOE) osatutako Legebiltzarkideen Batzarrerako ordezkaritza bat Gernikako Posta bulegora joan zen testua bidaltzeko.
Echevarriak aerotaxi bat hartu eta Madridera joan zen, zirriborroa Kongresuko idazkaritza nagusian erregistratzeko.
Bertan zuen zain Tolosan jaio eta Villabonan bizi zen Federiko Zabala Altzibar Jauregi senatari jeltzalea, eta testu autonomikoa Ganberan utzi zuten, Madriden. Bi ordu geroago, Diputatu Katalanek Estatutua aurkeztu zuten.