EH BILDUK UDALA ALDERDIKERIAZ ERABILI IZANA SALATU DU EAJ-K

Udala herritar guztien etxea da eta Alkate andereak ere herritar guztiak ordezkatu beharko lituzke

EAJk salatu du EH Bilduk udala, herritar guztion etxea,  kanpainako ekitaldi propio baterako eta EH Bilduk antolatu duen manifestazio baterako deialdia egiteko erabili izana.
 
Larria iruditzen zaigu enkartelada horren buru Beatriz Unzue Alkate anderea bera izatea; Argazkian bera beste 6 zinegotzirekin batera gehi Ander Goikoetxea Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideareki  eta Adunako Alkatea den Cristina Rodriguezekin azaltzen baita.
 

Beatriz Unzue alkate andereari eskatzen diogu Amasa Villabonatar guztien etxea alderdikeriaz erabiltzeari uzteko eta guztion alkatea izateko eta ez herriaren zati batena bakarrik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!