MAKILAJEA

EHbilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EHbilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali. 

Gustuko ez ditugun "inperfekzioak" estaltzeko erabiltzen dugu makilajea. Gustuko ez duguna ezkutatzeko edo gustuko ditugun ezaugarriak nabarmentzeko. Amasa Villabonan, EHbilduko bozeramaileak ederki nabarmendu zituen Plenoan EHbilduk aurkeztutako aurrekontuaren onurak, eta, aldi berean zituen inperfekzioak maisuki estali. Estalitako egia horietako bat hauxe: herriak behar duen Amasako errepidea egiteko, beharrezkoa dela Foru Aldundiaren 2025eko aurrekontua onartzea. EHbilduk zuen horretarako  aukera. Ez du nahi izan. Nahiago izan du Amasa Villabonetarrentzat hain beharrezkoak diren aurrekontu horiek beste alderdi batzuei esker aurrera ateratzea. Eta gero horrexegatik kritikatu. Makilajea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!