Amasa-Villabonaren etorkizuna jokoan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ-PNV Udal Taldea

EHBILDUK  INBERTSIOETARAKO DIRUA EZ DU ERABILTZEN

Beatriz Unzue buru duen EHbilduko gobernuak 2023an 3.145.075,48 € zituen inbertsioak gauzatzeko. Baina, urte amaieran kopuru horren %77, 24 erabili gabe utzi zuen; izan ere, aurreikusitako diru kopurutik 715.753,43 € gastatu zituen, hau da erabil zezakenaren %22,76 besterik ez. Eta hori hala izan da udalak arkitekto bat, bi aparejadore eta lan-karga planifikatzeko bi langile dituelarik. Baliabideak baditu, beraz, baina ekimenik ez. Honetatik guztietatik hauxe ondorioztatzen da: EHbilduk ez du ez kudeatzeko gaitasunik, ez borondaterik eta, ondorioz, udala geldirik dago eta herritarrak zaindu gabe. Ehbilduk egin beharreko lanei ekin ez, eta herriaren etorkizuna hipotekatu egiten ari da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!