Amasa Villabonako EAJ-PNV udal taldeak, herriko sarreran kokatutako Txermin aparkalekuko asfaltatze lanen kudeaketan aurreikuspen eta koordinazio falta dagoela salatu du.
Talde jeltzaleak hasieratik eman dio babesa aparkalekua hobetzeko proiektuari, hau da, ura eta argindarra ezartzearei eta asfaltatzeari, baina herritarrei eragozpenik ez sortzeko lanen epeak betetzea ezinbestekoa zela ohartarazi zuen proiektua aurkeztu zutenean..
EAJ-PNVren arabera, dagoeneko aparkaleku-plaza batzuk galdu dira, eta horrela jarraituz gero, azoka eta jai egun-egunetan espazioaren zati handi bat erabilezina izango da.
“Non aparkatuko dute herritarrek espazio hori erabiltezina denean?”, galdetu dute udal taldeko ordezkariek.
EAJ-PNVk gogorarazi du hasieratik ohartarazi zuela aurreikusitako datak ez zirela errealistak eta horrek arazo larriak ekarriko zituela, batez ere tokiko bizitzan funtsezkoak diren ekitaldiekin bat badatoz. Hala ere, Udal Gobernuak ez die ohartarazpen horiei kasurik egin, eta ez du alternatiba argirik aurkeztu.
Amasa Villabonako EAJ-PNVren iritziz, egungo kudeaketak koordinazio eta plangintza falta nabarmena erakusten ditu, eta horrek herritarren ongizatean eragin zuzena dauka.
“Onartezina da beharrezkoa eta babestua izan den proiektu batek antolaketa eza dela eta, herritarren egunerokoan eragozpenak sortzea. Amasa Villabonak antolaketa hobea merezi du”, adierazi dute amaitzeko.