Villabonak etxebizitza-plana behar du, baina ez oraingo hau

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ-PNV Udal Taldea 2025ko ira. 9a, 09:48

Presak ez dira bide lagun onak. 

Udal Gobernuak bere plana aurkeztu du, bai, baina hori ez da ez sendoa, ez jasangarria, ez parte-hartzailea. Oso gai garrantzitsuaren aurrean gaude; zer, etxebizitza-planak herriaren etorkizuna baldintzatuko du, eta ezin dugu etorkizuna baldintzatu presaren presaz plan bat onartzeagatik.

Hasteko, sakon aztertu behar da Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eta bertan jasotakoak kontuan hartu; uholde-arrisku eremuei buruzko informazioa eta ingurumen zein segurtasun-irizpideak, besteak beste. Proiektuaren beste zenbait proposamen ere hutsaren hurrengo dira, gainera, HAPOak biltzen ez baditu.

Plan serio eta inklusiboa nahi dugu; herritarren benetako beharrei erantzunez, ingurumenaren babesari erantzungo diena, eta horregatik dei egiten diegu udal ordezkariei eta herritarrei: geldialdia egin, hausnarketa partekatua sustatu eta elkarrekin bide egokia eraikin dezagun.  Esaera zaharrak dioen bezala, “presako lana, lan alperra” eta etxebizitzaren egoerak ez digu alferrikako pausuak ematen uzten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!