BIDE AZPIEGITURETAKO ETA LURRALDE ESTRATEGIAKO DEPARTAMENTUA
Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko foru diputatuak 2025eko urriaren 14an ondoko foru agindua eman du:
«GI-3751 «Amasa (Villabona)» errepidea sare lokalaren parte da , 693 metro luze da eta 4 metro inguruko zabalera du ibilbidearen zatirik handienean eta ia ez du espaloi edo bazterbide ibilgarririk. Beraz, neurri horien ondorioz, ibilgailuen arteko gurutzaketak ez dira oso arinak, eta oinezkoek ezin dute segurtasun baldintza egokietan ibili Amasa auzoaren eta Villabonako hirigunearen artean.
Egoera hori hobetzeko, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuak «GI-3751 errepidea zabaltzeko eta Amasatik Villabonara oinezko konexioa egiteko proiektua idazteko eskatu zion Injelan SL-ri, 5,00 metroko zabalerako galtzada bat lortzeko eta ibilbide osoan zehar errepidearekiko paraleloan oinezkoentzako espaloi bat egiteko.
Proiektuak aurreikusten du galtzada gutxienez 5 metroko zabaleraraino zabaltzea eta ibilbide osoan zehar oinezkoentzako espaloi bat egitea errepidearekiko paraleloan. Horretarako, lur erauzketa txiki batzuk egingo dira, eta kanpoaldean harri-lubetazko hormak jarriko dira eusteko. Proiektuak, gainera, Amasa eta Villabonako hirigunearen artean hainbat zerbitzu sare egitea eta/edo birjartzea aurreikusten du, obrek eragindako eremuaren barruan.
Proiektu horretako obrak lizitatzeko oinarrizko aurrekontua 1.079.168,51 euro da, eta obrak egiteko epea, berriz, hamar (10) hilabete.
Aipatutako obrak egiteko, behin betiko okupatu behar dira bide jabari publikokoak ez diren lurrak, Villabonako udal mugartean. Idatzitako proiektua, hasiera batean, ontzat emanda, eta lan horiek egitea komeni dela ikusita eta kontuan hartuta proiektatutako obrek beste afekzio batzuk dakartzatela, beharrezkoa da proiektua izapidetzen hastea, jendaurrean jarriz eta entzunaldia eskainiz eragindako gaietan
eskumena duten administrazioei, xedapen hauetan aurreikusitakoaren arabera: ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arauemaileak onartutako Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren testu bateratua, nahitaezko desjabetzearen arloko legeria eta aplikatu beharreko gainerako arauak.
Aldizkari Ofiziala
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2025/10/21/e2507139.htm