Bidegorri berriaren segurtasun faltak kezka sortu du

Erabiltzailearen aurpegia Amasa Villabonako EAJ-PNV Udal Taldea 2026ko otsailaren 2a

Ez da ulergarria segurtasuna bermatu gabe halako obra bat ireki izana.

Duela egun gutxi inauguratutako pasealeku berriak segurtasun-arazo larriak ditu, eta herritarren artean kezka handia sortu du. Izan ere, Iruratik Villabonara bizikletan bazatoz,bidegorriko aldapa igo eta aurrera jarraituz gero, pasealekua bat-batean amaitzen da eta zuzenean eskailera arriskutsu batzuetara eramaten du, inolako abisu argirik edo babes-neurri egokirik gabe.

Egoera hau bereziki arriskutsua da oinezkoentzat, bizikletentzat, adinekoentzat eta haurrek erabiltzen dutenean. Distrakzio txiki batek istripu larriak eragin ditzake, eta hori guztia azpiegitura berri batean gertatzea onartezina da.

Ez da ulergarria segurtasuna bermatu gabe halako obra bat ireki izana. Seinaleztapen egokia, babes-hesiak eta diseinu seguruagoa ezinbestekoak dira erabiltzaileen osotasuna bermatzeko.

Arduradunei berehalako neurriak hartzea eskatzen diegu, istripuren bat gertatu aurretik. Herritarren segurtasuna ezin da bigarren mailan utzi.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!