Amasa Villabonako Euzko Alderdi Jeltzalearen Udal Batzarrak bilera irekia egingo du otsailaren 10ean, 19:00etan, alderdikideak zein publiko orokorrari zuzenduta.
Topaketaren helburua herritarren parte-hartzea sustatzea, udalaren intereseko informazioa partekatzea eta herritarren ekarpenak, kezkak eta proposamenak entzutea da.
EAJren Udal Batzarretik interesa duten herritar guztiak animatu nahi ditu elkarrizketa-gune ireki eta eraikitzaile honetan parte hartzera.
Ezin baduzu etorri, baina informazioa jaso nahi baduzu idatzi eaj.pnv@villabona.eus helbidera eta gure proposamena helaraziko dizugu.