Amasamendiko poligono eolikoaren aurkako 1548 sinadura aurkeztuta, mobilizazioekin jarraitzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Amasamendi Bizirik 2025ko ira. 14a, 17:25

Joan zen abuztuaren 6an Amasa-Villabonako Udalera eraman genituen uztaileko azken bi asteetan bildutako 1548 sinadurak. Sinadura horien bidez, Amasamendiko poligono eolikoaren proiektua bertan behera uztea eta Premier Group enpresarekin harremanak etetea eskatu genuen.

Elkarteko kideok proiektuaren aurkako lanean jarraitzen dugu, ez baitugu interes pribatuen mesedetan gure mendiak kaltetzea onartuko.

Horregatik, datorren igandean, irailaren 21ean, goizeko 09:00etan, Amasamendira mendi martxa antolatu dugu. Amasako plazatik abiatuta, proiektuaren behin-behineko kokapena bisitatuko dugu eta eragingo lituzkeen kalteen inguruan hausnartuko dugu elkarrekin.

Herritar guztiei dei egiten diegu gurekin bat egitera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!