Zelatunen elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Amasamendi Bizirik 2025ko ira. 24a, 12:56

Mendietan eolikorik ez! Irailaren 28an, 13:00etan, elkarrizketa egingo da Zelatungo zelaietan 

Aste honetan argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian orain hilabete jasotako Sañuko Piaspe proiektuaren ingurumen inpaktuaren adierazpen negatiboa. Esan genuen bezala, antolatzeak bere fruituak ematen dituela erakutsi digute azken hiru urteek, eta Statkraftek, udalekin batera inposatu nahi zigun proiektua atzera botatzea lortu dugu denon artean. Izango dugu herritar eta eragileok egindako lana ospatzeko tartea. Hala ere, ez gaude lasai. Badira hainbat arrazoi ezinegona sortzen jarraitzen digutenak.

Batetik, enpresek herritarrona den lurra bereganatzeko intentziotan jarraitzen dute beraien mozkinak handitzeko. Azpeitia, Errezil eta Zestoan, Statkraft hitz polit eta promesa handiz beteta, instituzioen eskuetatik helduta azaldu zen bezelaxe, Premier Group, KGAL Alemaniako inbertsio fondoaz hornituta eta, berriz ere, instituzioen laguntzaz iritsi da Amasa-Villabonaraino.

Hala ere, ez dira Euskal Herrian martxan jarri nahian dabiltzan proiektu bakarrak. Oletakoaz gain, zentral eoliko eta fotovoltaikoak kontuan hartuta berrehundik gora proiektuz ari gara hitz egiten. Gehitu hauei, AHTa, goi tentsioko lineak, subflubiala, golf zelaidun hotela, big data zentruak eta beste hainbat proiektu txikitzaile.

Bestetik, LPSa daukagu, Eusko Jaurlaritzak, alderdi politiko gehienen adostasunarekin, iada eman dio behin-behineko onarpena, eta dirudienez, behin-betiko onarpena ere jasoko du laster. Lurralde antolamendu berri honen ondorioz, enpresek erraztasunak edukiko dituzte gure ingurunean, bailaretan fotovoltaikoak eta mendietan eolikoak ezartzeko. Herritarren eta ingurumenaren babesa oinarrian izan beharko lukeen lurralde antolamendua izan ordez, multinazionalen eskuetara egongo da, gure baliabide naturalekin beraien poltsikoak betetzen jarrai dezaten.

Denon artean Sañu babestea lortu dugu. Garaipena ospatu eta heldu diezaiogun borrokari, ikusi baitugu fruituak ematen dituela.

Horregatik, gonbidatu nahi zaituztegu beste behin, irailaren 28an 13:00ean Zelatungo zelaietan egingo den elkarretaratzera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!