BDZ Euskal Herriak Uvescoren konpromezuen betetze-eza salatzen du: Israelgo datilak berriro agertu dira BM supermerkatuetan

Erabiltzailearen aurpegia Andoain BDZ 2026ko maiatzaren 11

Joan den apirilaren 16an egiaztatu dugu Israelgo jatorriko Medjoul datilak berriro jarri dituztela Euskal Herriko BM supermerkatuen apaletan.

Ez da akats bat. Ez da kasu isolatu bat. Otsailean jada antzeman genuen praktika bera. Hau enpresak berak hartutako konpromisoa betetze ezaren eredu deliberatu bat da: Israelgo produktu guztiak bere denda-saretik kentzea.

Medjoul datilak ez dira inportaziozko produktu soil bat. Palestinar herriaren okupazioa, apartheid-a eta kolonizazioa sostengatzen dituen sare ekonomikoaren zati dira. Horiek komertzializatzea lapurretan zuzenean laguntzea da. Saltzea konplize izatea da. Haien aurrean isiltzea konplize izatea da.

BDZ Euskal Herriatik honakoa eskatzen dugu:

  1. Israelgo jatorriko produktu guztien berehalako eta erabateko erretirada Uvesco Taldeko denda guztietan.
  2. Kontrol mekanismo zorrotzak egoera hau inoiz ez errepikatzea bermatzeko.

Herritarrei deialdi argia egiten diegu: ez kontsumitu Israelgo produkturik. Kontsumoa ez da neutrala. Erosketa bakoitza ekintza politiko bat da. Saski bakoitza erabaki bat da: konplizitatearen alde ala justiziaren alde.

Boikota gure tresnarik boteretsuena da. Herritarren presioa, gure motorra.

Presio soziala mantenduko dugu  sionismoaren erregimenarekin harreman komertzial guztiak hausten direla bermatu arte.

Palestina askatzeko, Israel boikota!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!