Bolondresek lehen zerbitzua egin dute Gurutze Gorriarekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo Covid Bolondresak 2020ko mar. 23a, 13:34

Andoaingo Covid Bolondresen taldekook jakinarazi nahi dizuegu jada lanean hasi garela Gurutze Gorriarekin elkarlanean. Udalak ez digu aintzat hartu, baina ez dizkiogu bira gehiago emango gaiari.

Esanak esan, gaur, astelehena, erosketa taldetik lehen zerbitzua egin dugu Gurutze gorriarekin elkarlanean. Ospitalera joan dira errezeta batzuen bila eta guztia ongi irten da. Horrez gain, mezu asko jasotzen hasi gara boluntariotzat lan egin nahi dutela adieraziz.

Ederra izan da Andoaindar batek etxetik ateratzeko zailtasunak dituen beste Andoaindar bati lagundu ahal izatea. Ederra da herriak herriarentzat lan egitea eta bihotz handiko jendea dagoela ikustea.

Ez etsi, eutsi!

Kontakturako: covid.bolondresakandoain@gmail.com postan idatzi edo 662 561 185 zenbakira deitu. Horrez gain, facebook eta instagram kontuak ditugu; Andoaingo Covid Bolondresak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!