Mintzalagunen kanpainako bideoak eman zion hasiera ekitaldiari, eta, horren ostean, Ainara Rodriguez euskara zinegotziak eta Ainara Loiarte Mintzalaguneko dinamizatzaileak hartu zuten hitza, hurrenez hurren. Mintzalagunaren garrantzia aipatu zuten, Andoainen gero eta indar handiagoa hartzen ari baita, eta dagoeneko herrian zortzigarrenez jarri dute martxan. Ezinbestekoa parte hartzaileen inplikazioa, eta zoriontzekoa, era berean, egiten duten ahalegina, nabarmendu zutenez.
Ondoren, Xabi Payak pianoren laguntzaz hiru bertso-sorta abestu zituen, eta kantuan jarri ere bertaratu zirenak! Bere garaian Payak berak euskarari eta euskalduntasunari jarritako bertso idatziak ekarri zituen. Umorez eta bere grazia propioz kontatu zituen bere hastapenak, baita euskararekin izandako harremana ere. Luntx txiki batekin amaitu zen ekitaldia.
Nahi duenak Mintzalaguna ekimenean parte har dezake, oraintxe talde berriak osatzen ari baitira. Horretarako, eman izena Andoaingo Euskara Zerbitzuan (euskarazerbitzua@andoain.eus / 943 30 08 31) edo Andoaingo AEK euskaltegian (andoain@aek.eus / 662 13 25 58).
Animatu eta parte hartu!