Andoaingo Mintzalagunaren hasiera ekitaldia!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2018ko urr. 10a, 10:32

Gainerako herri askotan bezala, Andoaingo Mintzalaguna ere abian da. Aurten ekitaldi bereziarekin emango zaio hasiera, eta ikuskizun paregabea antolatu dute, hilaren 17rako, 19:00etan herriko udaletxean.

Xabi Payaren eskutik dator "Piano gaineko bertso-gogoetak". Ezbairik gabe bertso eta piano doinuez gozatzeko aukera ederra izango dute bertaratzen direnek. Sarrera librea eta edonorentzat, doan. Gonbidatuta zaudete!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!