Eman izena Andoaingo Mintzalagunean eta praktikatu euskara

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2018ko ira. 18a, 10:32

Euskara praktikatu nahi baduzu edo horretan lagundu, eman izena Andoaingo Mintzalaguna ekimenean. 

Astean ordubeteko tartetxoa hartu eta euskaraz hitz egin, taldekideekin adostutako ekintza bat egiten duzun bitartean: zerbait hartu, paseatzera joan, erakusketa bat ikusi… Aisialdian euskaraz egingo duzu edo Andoaingo euskararen erabilerari bultzada bat ematen lagunduko duzu.

Bidelagun (laguntza eskainiko duen euskalduna) edo bidelari (euskara praktikatu nahi duena eta gutxieneko maila bat duena) izan zaitezke. Zein izango zara zu?

Taldeen egunerokotasuna, helburuak, partaideak… ezagutzeko, ikusi hainbat taldetan bideoak grabatu ditugu. Guztiak ikusteko egin klik HEMEN

Horretaz gain, urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditugu, bai Mintzalagunean parte hartzen dutenentzat, baita helduek haurrekin euskaraz egiteko ere. Azken honek Bidaide du izena eta Andoaingo Ludotekarekin elkarlanean antolatzen dugun ekintza-sorta bat da. Azken bi ikasturtetakoak FLICKER-en ditugu. Animatu eta parte hartu!

Interesa baduzu, eman izena Andoaingo Euskara Zerbitzuan (euskarazerbitzua@andoain.eus / 943 30 08 31)  edo Andoaingo AEK euskaltegian (andoain@aek.eus / 662 13 25 58).  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!