Asteartean karaokearekin agurtuko dugu ikasturtea!

Erabiltzailearen aurpegia Andoaingo AEK euskaltegia 2018ko eka. 13a, 02:00

Asteartean, ekainak 19, Andoaingo Olajauna tabernan karaokea antolatu dugu, eta mintzalagunok eta Andoaingo AEK-ko ikasleek ikasturteari amaiera emango diogu bertan.

Mintzalagunok hainbat ekintza egin ditugu aurten: bertso-afaria, errege-opil tailerra, Urmara museora bisita eta sagardotegia. Oso ongi pasatu dugu eta asteartean ere ziur euskal abestien artean arratsalde bikaina igaroko dugula!

Eskerrik asko eta parte hartu!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!