Arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara 'Txulalai' bezalako dantzak ikasteko aukera izan zuten atzo bertaratutako familiek eta giro paregabean aritu ziren, gainera. Bidaideren helburua horixe baita, familiei eta haurrei hainbat ekintza euskaraz egiteko aukera ematea.
Argazkiak ikusteko HEMEN klik egitea besterik ez duzue.
Ikasturte honi amaiera emateko, maiatzaren 18an egingo dugu azken ekintza: 'Aplikazioak euskaraz'. Adi egon eta parte hartu!