Dantza tailerra, animatu eta parte hartu!

5 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako ekintza izango da dantza tailerra, eta apirilaren 24an, 18:00etan, Andoaingo Arrate pilotalekuan egingo dugu.

Dantza tailerra Bidaide ekintza-sortaren baitan kokatzen da, eta helburua familiek haurrekin euskaraz gozatzea da.Horretarako, apirilaren 24an aukera paregabea izango duzue! Ez galdu eta eman izena udaleko euskara zerbitzuan edo AEK euskaltegian!

Aurtengo ekintzekin amaitzeko, maiatzaren 18an egingo dugun 'Aplikazioak euskaraz' hitzaldia ere antolatzen ari gara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!