Maialen Zubeldia ipuin kontalariaren saioa arrakastatsua izan da!

Bastero kulturgunean, arratsaldeko 17:30ean 3 eta 5 urte arteko haurrei ipuinak kontatu dizkie Maialen Zubeldiak. Ondoren, 18:00etan, 6 eta 8 urteko haurren txanda izan da.

Haurrek eta gurasoek edo zaintzaileek euskaraz ekintzak egiteko aukera da Bidaide eta iaz bezala, aurten ere ipuin kontalaria antolatu dute koordinatzaileek. Iaz bezala, aurten ere arrakastatsua izan da!

Mila esker gerturatu zareten guztiei! Hurrengo ekintza, otsailaren 23an izango da: Eskulanak!

Argazkiak ikusteko aukera duzue HEMEN.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!