Bidaideren hurrengo hitzordua, azaroaren 24an

Prest dago Bidaideren hurrengo ekintza. Azaroaren 24an izango da, hain zuzen, Andoaingo Ludotekan jolas kooperatiboekin ongi pasatzeko aukera izango dute, 17:30etik aurrera.

Guraso eta umeek elkarrekin euskaraz lehiakortasunik gabe jolastuko dira, une atseginak elkarbanatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!